XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

25. Artikulua: BILDUTAKOAREN ENTREGA BUZOIEAN.

Konzeptu honengatik, Hitzarmen honetako lehen urtean 64.508,00 pezeta ordainduko dira, hamabi hilabetekotan, 5.376,00 pezetatakoa bakoitza.

Hitzarmen honen bigarren urterako, hau da, 1990ko Martxoaren 1etik 1991ko Otsailaren 28raino, kopuru horiei igoera bat aplikatuko zaie.

Igoera, kopuru horiei Euskal Herriko 1989ko KPI gehi %2aren pareko portzentaiaren ezartzeaz lortzen denaren baliokide izango da.

Kopuru hau honako honi baldintzatua geratzen da: bildutakoaren entrega, boltsa eta bildutakoa buzoian entregatuz egin behar da, dirua behar bezala klasifikaturik, eta geroko egiaztapenarako egoera egokian utzirik.

26. Artikulua: LANERAKO EZINTASUN IRAGANKORRA.

Gaisotasunagatik edo istripu laboralagatik eratorritako bajan aurkitzen den pertsonalak Gizarte Segurantzatik jasoko du prestazio ekonomikoa.

Gaisotasunagatik eratorritako bajako lehen hiru egunetan, Gizarte Segurantzatik indemnizazio ekonomikorik jasotzen ez denez, Enpresak ordainduko du prestazio horien zenbatekoa.

Gaiso dagoen pertsonalak, prestazio honen eskubidea izateko, ez du inongo lan motatara dedikatu behar, ezta sendaketa atzeratu dezaken ezertan ari.

27. Artikulua: LAN-JANTZIAK.

Gidari-Hartzaileei, Hitzarmen honetako bi urteetako bakoitzean, galtza pare bat, bi alkandora eta jertse bat emango zaizkie.

1990ean xaka bat dagokie.

Tailerreko pertsonalari, urteko bi buzo.

Guzti hori, erabiltzeko obligazio zehatzez.

28. Artikulua: ESKUBIDE SINDIKALAK.

Sekzio Sindikaletako Ordezkarien bermea: hilean 10 ordu ordaindu izateko eskubidea, horretarako %10eko afiliatu portzentaia, eta 25 langileko ordezkari bat baino gehiago ez izatea exijitzen delarik.

Enpresa-Batzordearen kideen bermeak: hileko 15 orduko baimen ordaindua ordezkatuen aldeko ordezkotasun sindikalaren egin-beharretan aritzeko.

Ordezkari ezberdinen orduak horietako batengan metatu ahal izango dira, gehienezko osoa gainditu gabe.

Baimen sindikalak, aldez aurretik jakinarazi eta idatziz justifikatu beharko dira.

Enpresak, langileei ukitzen dieten izate laboral edo sindikala duten oharrak argitaratzeko, iragarki-taula bat jarriko du.

Batzarrak: Langileek aldez aurretiko abisoa emanez, enpresa barnean eta lan-jardunetik kanpo, batzarretan biltzeko eskubidea izango dute.

Enpresak lokal egokia jarriko du horretarako.

Enpresakoak izan gabe Batzarrean parte hartu nahi duten pertsonen izenaren berri eman behar dio Enpresa-Batzordeak Enpresari eta Enpresa izango da aipatu Batzarrera joateko baimena emango duena.